45 urteko esperientzia duen eraikinak eraikitzeko eta etxebizitzak birgaitzeko enpresa
Obra berriko proiektuak egiten ditugu Gipuzkoan eta Bizkaian; etxebizitzak, eraikinak eta txaletak eraikitzen ditugu  

45 urte baino gehiago Gipuzkoan eta Bizkaian obra berriko erronkei aurre egiten

Berme osoko eraikuntza-enpresa baten bila bazabiltza, Sagarmiñan zure eskura jartzen dugu gure esperientzia eta profesionaltasuna, Gipuzkoan eta Bizkaian edozein obra berriri aurre egiteko. Eraikuntzan lau hamarkada baino gehiago aritu izana da gure bermerik onena.

Profesionalak gara eraikinen birgaitze integralean 

Zure eskura jartzen dugu mota guztietako eraikinetarako birgaitze integraleko zerbitzua. Bai fatxada birgaitzeko, bai zurezko egiturak birgaitzeko edo irazgaizte-lanak egiteko. Esan zer behar duzun eta lagunduko dizugu.
Sagarmiñan eraikinen edo etxebizitzen birgaitze integraleko edozein proiekturi egiten diogu aurre  
Sagarmiña Eraiketak enpresan era guztietako eraberritzeak egiten ditugu: etxebizitzen barnealdeen eraberritze integrala, merkataritza-lokalen eraberritzea, bulegoen barnealdeen eraberritzea, taberna eta jatetxeen eraberritzeak  

Arinak, hurbilekoak eta erabakitzaileak barnealdeen eraberritzeetan

Zure etxean edo negozioan eraberritze bat egiteko asmotan zabiltza? Sagarmiñatik prozesu osoan lagun egingo dizugu, zure eraberritze-proiektuan emaitzarik onenak lor ditzazun. Kasu bakoitza aztertu eta eraberritze partzialen edo integralen soluzioak eskaintzen ditugu.

Zure etxebizitza edo negozioa egokitzen dugu

Zure etxebizitzaren edo merkataritza-negozioaren irisgarritasuna hobetzeko premia duzu? Gure lantaldeak neurrira egindako plan batekin lagunduko dizu, zure etxeko edozein espazio egokitu dezazun eta zure negozioak indarrean dagoen irisgarritasun-araudia bete dezan.
Eraikinen eraikuntza eta barnealdeen eraberritzea Gipuzkoan eta Bizkaian  
Eraikinen, etxebizitzen, merkataritza-lokalen eta bulegoen birgaitzeak  

Zure auzokideen elkargoak eraikina birgaitzeko premia du?

Sagarmiñan zure erkidegoaren beharretara egokitutako eraikinak birgaitzeko zerbitzua eskaintzen dizugu, bai birgaitze integral bat behar baduzue, bai zuen fatxada, teilatua edo eraikinaren beraren edozein egitura-elementu birgaitzeko enpresa baten bila bazabiltzate.