BARNEALDEEN ERABERRITZEA

Gipuzkoan eta Bizkaian barnealdeak eraberritzen profesionalak garen aldetik, beti zure beharretara egokitzen den zerbitzu profesionala eskaintzen dizugu Sagarmiñan. Bermeekin eta arintasunez aurre egiten diegu mota guztietako proiektuei: etxebizitzen eraberritzea, merkataritza-lokal, bulego, taberna eta jatetxeen eraberritzea… Esan zer behar duzun eta lagunduko dizugu.

Modu pertsonalizatuan aztertzen dugu eraberritze-proiektu bakoitza, gure bezeroei emaitzarik onena bermatzeko. Hasi eraberritze partzialetatik eta barnealdeen eraberritze integraletara iritsi arte. Gipuzkoan eta Bizkaian barnealdeak eraberritzen egindako 45 urtetik gorako jardun profesionala da gure aurkezpen-gutunik onena. Kualifikazio handiko eta esperientzia zabaleko lantaldea dugu, zure etxebizitza edo negozioari forma emango diona.
Etxebizitza, bulego, merkataritza-lokal eta txaleten barnealdeen eraberritzeak  

Zure etxebizitza edo negozioa egokitzeko premia duzu?

Sagarmiñan irisgarritasunean espezializatutako eraberritze-zerbitzua eskaintzen dizugu, zure etxebizitzaren edo merkataritza-negozioaren espazioa eta sarbideak egokitzeko premia baduzu. Indarrean dagoen araudiaren araberako irisgarritasun-estandarrak betetzeko barnealdeen eraberritzeak egiten ditugu.

Barnealdeen eraberritze integraleko zerbitzu baten bila bazabiltza, gure taldeak lagun diezazuke. Zure kasua aztertu eta zure beharretara egokituko diren barnealdeak berriz banatzeko soluzioak proposatuko dizkizugu.