ERAIKINEN BIRGAITZEA

SATE

Sagarmiñan espezialistak gara edozein eraikin-fatxadatan isolamendu termiko eta akustiko bermeduna lortzeko SATE sisteman. 

Eraikinen birgaitzea SATE sistemaren bidez egiteak eraikinaren beraren energia-efizientzia hobetzeko aukera ematen digu, bai aurrezpen ekonomikoaren ikuspuntutik, bai ingurumen-inpaktuari dagokionez. 
SATE sistemaren bidezko fatxada-birgaitze bakoitza material isolatzaile onenak eskaintzeko bermearekin egiten dugu, bizigarritasuna, erosotasuna eta, esan dugun bezala, energia-aurrezpena hobetzeko. SATE sistemarako erabiltzen ditugun materialek Europako Egokitasun Teknikoaren Dokumentua (EETD) dute. 

Zure auzokideen erkidegoak zuen eraikinaren isolamendu termikoa hobetzeko premia du?

Jarri harremanetan gure taldearekin, eta SATE sistemaren abantailen berri emango dizugu.