ERAIKINEN BIRGAITZEA

HARLANGAITZEN BIRGAITZEA

Sagarmiñan ezagutza eta esperientzia handia metatu dugu egiturazko sistema zaharrenetako batekin —harlangaitza— eraikitako hormak eta fatxadak birgaitzen. Harlangaitza birgaitzeko laguntza behar baduzu, dela harrizko horma edo fatxadetakoa, Sagarmiñan neurrirako soluzioak eskaintzen dizkizugu.

Lehen bisita bat egiten dugu horma edo fatxadaren premiak aztertzeko, eta egoeraren araberako harlangaitza birgaitzeko plan bat egiten dugu. Birgaitzeko premia duten harlangaitzezko egituren zurruntasuna eta erresistentzia handitzea lortzen du gure profesionalen taldeak. Era berean, egituraren beraren deformazioak prebenitzea du xede.